C.D. Elgoibarrek banatu du Eguberrietan zozkatu zuen otarra

Barren.eus 2020ko urt. 9a, 09:46

Urtero eguberrietan zozkatzen duen otarraren irabazleak zein izan diren jakitera eman du Club Deportibo Elgoibar kirol taldeak.

 Honako hauek dira saritutako zenbakiak: 1.saria: 14260; 2. saria: 13119. Lehen saria Fermin Lazkanok eskuratu du eta Iker Calvok bigarrena. Batak zein besteak jaso dute dagoeneko saria, hainbat produktuz osatutako otarra bana eta dirua, -400 euro lehen sariaren irabazleak-.
Ohi duten legez, Gabon Zahar Feria egunean, joan den abenduaren 28an, egin zuten zozketa.

2020 01 08 cd elgoibar otarra 2saria ikercalvo