Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 04 padeltxapelketa40 + 15 Tenis eta Padel elkarteak antolatuta, Elgoibarko VIII. Tenis eta Padel Txapelketako finalak jokatu zituzten joan den zapatuan Mintxetan.

Emakumeen padel txapelketako finala jokatu zuten aurrena eta Ane Iturbek eta Nerea Salasek osatutako bikoteak garaipena lortu zuen Ione Valmasedaren eta Alicia Iglesiasen aurka jokatutako partidan, 6-4 eta 6-1 emaitzarekin. Gizonezkoen finalean, berriz, Jon Etxaide eta Alberto Gonzalez nagusitu ziren, Aritz Martijari eta Asier Oyarzabali 6-4 eta 7-6 irabazita.

Tenisean, Ruben Lizarraldek eta Sergio Urrizak neurtu zituzten indarrak finalean. Azken emaitza, lehenaren aldekoa izan zen 6-4, 5-6 eta 6-3 irabazi ostean. 

2015 07 04 tenistxapelketakofinalistak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza