Iker Izagirre pilotaria Gipuzkoako txapeldun

Barren.eus 2020ko urt. 8a, 14:00

Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten urtarrilaren 3an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

 Lagunak Pilota Eskolako kide Iker Izagirrek Andoaingo Gazteleku taldeko Segurola izan zuen aurkari, 1. urteko infantilen finalean, eta elgoibartarrak lortu zuen garaipena. Segurolak sakea izan zuen lehen jokoan 5-8 gailendu zen Izagirre, eta bere sakearekin 8-0 irabazi zuen bigarren jokoa, titulua eskuratuz. Izagirrek hainbat titulu eskuratu zituen 2019an, eta haatik kirol federatuaren urteko sarietan Lagunak pilota eskolaren errekonozimendua jaso zuen, eta honenbestez 2020. urtea ere garaipen garrantzitsu batekin hasi du.

Alex Bergua ere lehiatu da txapelketa honetan, kadete mailan, baina finalerdietan kanporatu zuten. Berguak Zazpi Iturri taldeko Mujikaren aurka gald zuen finalerdietako kanporaketan, 18-16ko emaitzarekin, 16na berdinduta joan eta gero.

2020 01 07 lagunak pilota ikerizagirre begua elgoibar

∞Lotura duten albisteak: