Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 08 mugertza krosa 77 aurkezpena elgoibar barrenNolabait izendatu beharra izanez gero, "exotikoa" izango dela berba esan du Zigor Diezek 77. Mugertza krosaren aurkezpenean, gaur eguerdian. Kroseko zuzendariak azaldu duenez, hamabi herrialdetako atletak lehiatuko dira domekan, urtarrilaren 12an, Mintxetako kros zirkuitoan.


Gizonezkoen lasterketa nagusia osatzeko negoziazioak "gogorrak" izan direla aitortu duen arren, pozik daude ekarriko dituzten atletekin eta probak izango duen mailarekin. Eta poz hori handiagoa da emakumezkoen lasterketarako atletismoko "super izar" bat kontratatzea lortu dutelako, iaz Elgoibarren garaipena lortu zuen Hellen Hobiri (Kenya, 1989) Munduko Kros Txapelduna, hain justu ere.
 • Urte olinpikoa izatearen zailtasunak

Bi baldintzak asko zaildu dute Mugertza kroseko antolatzaileen lana aurten: 2020a urte olinpikoa izateak, udan Tokioko Olinpiar Jokoak jokatuko direlako, eta aurten ez delako bi urtean behin jokatzen den Munduko Kros Txapelketarik jokatuko. Bi arrazoi horiengatik ohi baino zailagoa egin zaie antolatzaileei goi mailako atletak kontratatzea. "Ate asko jo behar izan ditugu atletak Elgoibarrera ekartzeko. Denak daude Olinpiar Jokoei begira. Kenyarrak, esaterako, sailkapena lortzeko hiru lasterketa oso garrantzitsu jokatu behar dituzte, eta ezin dute horietan hutsik egin. Ondorioz, ia ezinezkoa da haietakoren bat Europara ekartzea", adierazi du Zigor Diezek udaletxean egin duten krosaren aurkezpenean. Hori dela-eta, beste inguru batzuetatik ekarri behar izan dituzte atletak. Paul Chelimo estatubatuarra da horietako bat, jatorriz keniarra den arren. Chelimok zilarrezko domina eskuratu zuen 2016an, Rioko Olinpiar Jokoetan. 2019ko Munduko Kros Txapelketan laugarren egin zuen Aron Kifle eritrearra izango du aurkari nagusietako bat. Keniar jatorriko Aras Kaya, Richard Yator keniarra eta Tadese Worku etiopiarra ere nabarmendu ditu Diezek. Azken biak atleta oso gazteak direla azpimarratu du, eta beste atleta gazte batzuekin gertatu izan den moduan nazioartean ezagutzera emateko aukera izan dezakete Elgoibarren. Faborito argirik gabeko lasterketa izango dela uste du kroseko zuzendariak. "Gero eta zailagoa da izarrak diren atletak ekartzea, azken urteetan horretarako aukera izan dugun arren. Elgoibarren irabazitakoak diren Cheptegei edo Barega moduko saltakariak berriro Elgoibarrera ekartzea oso zaila da, ordea, hainbat arrazoi tarteko: ez daudela sasoiko esaten digute, egutegiarekin arazoak dituztela ere bai, eta noski... urte olinpikoa dela. Elgoibarko krosak izen ona eta handia du nazioartean, atleta onenak erakartzeko adinakoa, baina batzuetan hori ere ez da nahikoa izaten". Eta hori, Elgoibarko krosak, berriro ere, mailarik gorena izango duen arren, World Athletics edo Nazioarteko Atletismo Federazioak antolatzen dituen krosetan kategoria altuena dutenen artean baitago.

2020 01 08 mugertza krosa elgoibar aurkezpena emak 2019 arg BARREN
 • Hellen Obiri, izar nagusia, baina ez bakarra
Emakumezkoen lasterketarako gainerako krosek lortu ez duten atleta kontratatzea lortu dutela nabarmendu du Diezek, Helen Hobiri, "eta horrekin nahikoa dugu, atletismoko superizar bat delako". 2019. urtea sekulakoa izan zen Obirirentzat. Mugertza krosa indar erakustaldia emanez irabazi eta gero, Munduko Kros Txapelketa irabazi zuen Danimarkan, eta 5.000 metroko lasterketako munduko txapeldun izan zen gero udan, Dohan. "Dirudienez, zortea eman genion Elgoibarren, bere urtea izan baitzen iazkoa. Dominatzaile nagusia izan zen. Oso pozik gaude berriro ere gure artean egongo delako, eta espero dugu falta zaion garaipen bakarra eskuratza gero Tokion, urrezko domina olinpikoa". Helen Obirik Rose Chelimo (Barharin, 1989), Beatrice Chebet (Kenya, 2000) eta Eva Cherono (Kenya, 1996) izango ditu aurkari gogorrenak Mintxetan. Chelimok Munduko Maratoi Txapelketa irabazi zuen 2017an eta Chebet junior mailako Munduko Kros txapelduna da.

2020 01 08 mugertza krosa elgoibar aurkezpena hellen obiri irabazlea2019 arg BARREN
Hamabi lasterketa
Lehen lasterketa, alebin neskena, 9:30ean hasiko da domekan, aurreko urteetan baino orduerd lehenago, "logistika" hobeagoa izateko helburuarekin, proba guztiei lekua egiteko. Guztira hamabi lasterketa izango dira. Senior emakumezkoena 12:30ean hasita eta 13:15ean gizonezkoena. Junior mailako atletak lehiatzen diren Mamo Wolde Sariak 18. ekitaldia izango du aurten. 11:35ean hasiko da emakumeena eta 12:00etan gizonezkoena.

2020 01 08 mugertza krosa 77 aurkezpena elgoibar udaletxea

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza