Salda beroa badago, xakean hobeto

Barren.eus 2020ko urt. 7a, 11:44

Kilimon Xake Taldeak antolatuta, Xake Azkarreko Mendaroko I. Txapelketa jokatu zuten Mendaron, abenduaren 29an. Xakea ikusgarri egiteko, kalean jokatu zituzten partidak, asmo horretarako egun hotza aukeratu bazuten ere.

 

Herriko Enparantzan jokatu zuten xake azkarreko Mendaroko estreinako txapelketa, xakea ikusgarri egiteko helburuarekin. Egiten zuen hotzari aurre egiteko salda beroa atera zieten Uztargi tabernakoek parte hartzaileei, eta eskerrak partida azkarren txapelketa zela eta partida bakoitza bost minutuan amaitu behar zutela. Guztira bederatzi lagunek hartu zuten parte. Jabi Muñoz gailendu zen, jokatutako zortzi partidetan 24 puntu eskuratuta. Mikel Fidalgo sailkatu zen bigarren postuan, 21 punturekin eta Eneko Egañak egin zuen hirugarren 15 puntu lortuta.
Antolatzaileek txapelketako babeslea izan den Uztargi tabernari eskerrak eman dizkiote, txapelketa jokatu ahal izateko "logistika" guztia prestatzen emandako laguntzagatik, "aulkiak, mahaiak, xakelarientzako salda beroa, e.a".
•Sailkapena:

1. Jabi Muñoz 24 puntu
2. Mikel Fidalgo 21
3. Eneko Egaña 15
4. Julian Iranzo 13
5. David Pèrez 10
6. Arrate Iriondo 9
7. Alberto Manzanos 7
8. Haitzart Iraolagoitia 4
9. Nestor Teruel 3

2020 01 03 xake azkarra mendaro plazan v

2020 01 03 xake azkarra mendaro plazan parteharzaileak