Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 02 20190118 san anton pilota elgoibar finalakSan Anton Pilota Txapelketaren 28. ekitaldia antolatu dute Lagunak Pilota Eskolak eta Udal Kirol Patronatuak, urtero moduan, urtea hastearekin bat. Bariku honetan, urtarrilaren 3an, jokatuko dituzte lehen finalerdiak.

 Barikuko pilota jaialdia 22:00etan hasiko da, eta San Anton Txapelketan ohikoa den moduan, promesa eta senior mailetako bikoteak lehiatuko dira. Alberdi IIak eta Morgaetxeberriak Senar eta Uranga izango dituzte aurkari lehen promesetako finalerdian. Nagusien partidan, berriz, Matak eta Albizuk Muruaren eta Uriondoren aurka jokatuko dute.
Bigarren finalerdietako norgehiagokak urtarrilaren 10ean jokatuko dituzte, eta finala urtarrilaren 17an, San Anton Egunean izango da.
Urtero moduan, afizionatu mailako pilotaririk onentsuenak etorriko dira Elgoibarko torneo beteranoan lehiatzera. Eta, ziur badela aurki profesionaletara igaroko den pilotariren bat edo beste. Iaz, urrunago joan beharrik gabe, senior mailako titulua eskuratzeaz gainera, finaleko pilotaririk onena aukeratu zuten Eneko Labaka fitxatu zuen Garfe enpresak, martxoan. Final hura galdu zuten bi pilotariek ere egin zuten profesionaletarako jauzia: Iker Salaberria aurrelari goizuetarrak eta Iñigo Bikuña atzelari donostiarrak, biek Asperekin. Beti moduan, pilotari gazte onentsuenen jokatzeko era gertutik ezagutzeko aukera izango da Ikastolako frontoian.

∞Lotura duten albisteak:

2020 01 02 sananton pilota txapelketa 2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza