Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Kirolak Elgoibarren duen indarra eta aniztasuna agerian geratu da berriro ere Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldian. Hogei lagun saritu dituzte, eta horietako lau Udal Kirol Patronatuak emandako sari bereziak izan dira.

 Ohi duten moduan, musika eskolako auditoriumean eman dituzte kirol sariak. 2019. urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu dituzte, hogei lagun denera.
Sarietako lau Udal Kirol Patronatuak eman dituen sari bereziak dira. Europako Kirol Herri izendapenarekin zerikusia eduki dute hiruk: Gare irratizaleen kluba, Atabal elkartea eta Udal Musika Banda. Elgoibar Europako Kirolaren Herria dela jakinarazteko mezua, uhinen bidez munduan zabaldu zuen Gare elkarteak. 5.600 kontaktutik gora lortu zituzten, Australiako, Txinako, Amerikako Estatu Batuetako eta Europako irrati zaleen artean. Atabal elkarteak, berriz, izendapenari eskaini zion aurtengo nagusien danborrada, eta Patronatuko arduradunek esan dutenez, Kirolaren Europako Herri Onenaren Elgoibarko hautagaitza “aberastu” zuen. Azkenik, Elgoibarko Udal Musika Bandak ere jaso zuen saria, irailean Herriko Antzokian eman zuten kontzertu bereziagatik, kirolarekin zerikusia zuten piezak jo baitzituzten. Janire Egaña golf jokalariak jaso du laugarren sari berezia. Txikitatik jolasten du golfean eta aurten Golf PGA ligako enbaxadorea izan da kirol hau gazteen artean zabaltzeko helburuarekin. Herritik kanpora joan behar da entrenatzera eta bere gurasoek ere laguntza handia ematen diote.

 • Garaipenez eta porrotez, mahai-inguruan
Ekitaldi hasieran egin duten mahai-inguruan kiroleko porrotez eta garaipenez berbetan arituko dira lau gonbidatu: Ixa Rodriguez boxeolaria, Ander Romarate igerilari ohia, Leire Garate arraunlaria eta Unai Arrieta eskubaloi jokalari ohia eta psikologoa. 

2019 12 19 kirol sariak elgoibar danak

2019 12 19 kirol sariak elgoibar mahaingurua

• Aurreko urteetako sarituak

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza