Haur krosa egingo dute zapatuan Mendaron, eta San Silbestrea abenduaren 31

Barren.eus 2019ko abe. 19a, 15:50

Urteari saltaka eginez agur esateko aukera izango dute mendaroarrek, Mendaroko Txirrindulari Taldeak antolatu dituen bi probari esker.

 Haur krosaren zortzigarren ekitaldia egingo dute zapatuan, hilak 21, Mendaron, 17:00etatik aurrera. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du haurren artean kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz. 2008. urtetik 2013ra bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, eta lasterketak adinka egingo dituzte. Izenematea doan izango da eta lasterketa hasi baino orduerdi lehenago egin behar da irteeran, Mendarozabalen. Parte hartzaile guztiek domina eta gozoki poltsa bana jasoko dituzte bukaeran.
• San Silbestrea, Mendaron
Haur krosaz gainera, San Silbestre lasterketa ere antolatzen du Mendaroko Txirrindulari Elkarteak. Urteko azken egunean izango da, abenduaren 31n. Lasterketa 17:00etan hasiko da Goñati pilotalekutik, eta bost kilometroko ibilbidea izango du. Egunean bertan eman beharko da izena, bi euroan.