Ulma taldeko txirrindulariak nagusi Javier Ezenarro oroitzarrean

Barren.eus 2015ko uzt. 6a, 10:18

Julen Umerez eta Xabier Murgiondo Ulma taldeko txirrindulariek erakustaldia eman zuten Javier Ezenarro zenaren omenezko txirrindulari lasterketan. Bi taldekideak eskutik helduta sartu ziren helmugara.

Frantziako Tourra hasi zen egun berean jokatu zen aurtengo Mendaroko Txirrindulari Lasterketa, joan zen zapatuan (uztailak 4). Jubenil mailako 81 txirrindulari batu ziren irteeran, Mendaroko Herriko Enparantzan, baina 52 txirrindulari bakarrik iritsi ziren helmugara. Ulma taldeko Julen Umerez eta Xabier Murgiondo izan ziren azkarrenak. Bi taldekideak eskutik helduta sartu ziren helmugara, baina Umerezen gurpilak gurutzatu zuen lehen postuan helmuga marra, Murgiondok hala lagata. Pozari ezin eutsita iritsi ziren helmugara. 

Bi aldiz Osintxuraino joan eta birritan igo zuten Kalbarioko gaina, eta 2:14:09ko denboran osatu zuten 80 kilometroko ibilbidea. Lehen bi sailkatuen batez besteko abiadura, orduko 37,57 kilometrokoa izan zen. Atracciones Sanz taldeko Unai Orbea txirrindulari azkoitiarra sailkatu zen hirugarren postuan, 17 segundora. Lehen bi postuak Ulmako txirrindularientzat izan baziren ere, Atracciones Sanz taldeak irabazi zuen taldekako saria eta Unai Orbeak irabazi zuen mendikoa.

2015 07 04 javierezenarro mendaro

2015 07 04 javierezenarro mendaro1

2015 07 04 javierezenarro mendaro2

2015 07 04 javierezenarro mendaro3

2015 07 04 javierezenarro mendaro4

2015 07 04 javierezenarro mendaro taldearg

2015 07 04 javierezenarro mendaro podium