Garaipenaz eta porrotaz berba egingo dute Urteko Kirol Sariak banatzeko ekitaldiko mahai-inguruan

Barren.eus 2019ko abe. 17a, 16:03

Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldia eging dute eguen honetan, hilaren 19an, muika eskolan. Ekitaldi hasieran kirolean garaipenak eta porrotak nola kudeatzen dituzten azalduko dute la gonbidatuk.

 Ixa Rodriguez boxeolariak, Ander Romarate igerilari ohiak, Leire Garate arraunlariak eta Unai Arrieta psikologoak berba egingo dute garaipenez eta porrotez.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldia 19:30ean hasiko da, musika eskolako auditoriumean. Kirol Patronatuak 19 sari banatuko ditu Elgoibarko kirol taldeek urtean zehar egiten duten lanaren errekonozimendu gisa. Sarietako hiru Udal Kirol Patronatuak emango dituen sari bereziak dira, eta gainerakoak kirol-talde bakoitzak proposatu eta aukeratutakoak.

• Aurreko urteetako sarituak