Koldo Urbieta barakaldoarra gailendu da xake partida azkarren Danobat txapelketan

Barren.eus 2019ko abe. 17a, 14:02

Kultur Etxeko sotoa urak hartu zuela-eta Aita Agirre Kulturgunean jokatu zuten domekan xake partida azkarren Danobat txapelketa.

 Guztira 24 xakelari lehiatu ziren xake partida azkarren Danobat txapelketan. Kultur Etxeko sotoan jokatu behar zuten Zubi-ondo xake taldeak antolatutako txapeketa, baina aurreko egueneko eta barikuko euriteen ondorioz urak hartu zuen sotoa eta Aita Agirre Kulturgunera lekuadatu zuten lehia.

Koldo Urbieta Gabancho Barakaldoko xakelariak irabazi zuen txapelketa. Bederatzi partidatan 7,5 puntu lortu ziten. Erik Juez Villar zarauztarra sailkatu zen bigarren postuan, eta Zamudioko Joel Rodriguezek egin zuen hirugarren. Markel Kerexeta izan zen lehen elgoibartarra. Laugarren postuan sailkatu zen. (Ikus sailkapen osoa)

2019 12 15 dabobat elgoibar xake azkarra elgoibartarrak zubiondo

2019 12 15 dabobat elgoibar xake azkarra irabazlea koldo urbieta saribanaketa

2019 12 15 dabobat elgoibar xake azkarra lehenak