Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 04 ermukosaskibaloitxap dinamokalimotxoErmua 3x3 Saskibaloi txapelketaren estreinako edizioa jokatu zuten zapatuan Ermuko Cardenal Orbe plazan. Elgoibarko Dinamo Kalimotxo eta Bilboko Garaitu taldeak ailegatu ziren finalera eta elgoibartarrak nagusitu ziren. 

Hamar taldek hartu zuten parte Ermuko Saskibaloi taldeak antolatu zuen I. Ermuko 3x3 Saskibaloi Txapelketan, tartean Elgoibarko bi taldek: Dinamo Kalimotxo eta Metalinaikos. 

Bi multzotan banatuta jokatu zuten hamar taldeek eta multzo bakoitzeko bi talde onenek jokatu zituzten finalerdiak. Hala, bi talde iritsi ziren finalera: Bilboko Garaitu eta Elgoibarko Dinamo Kalimotxo. Richard Aranzabal, Carlos J. Lahoz, Manex Bereziartua eta Fernando Bautistak osatutako taldeak irabazi zuen finala. 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza