Eskola kirolaren barruan, eta Mendaro Ikastolako Arno Guraso Elkarteak antolatuta, arku tiraketa tailerra eman zuten zapatuan Mendaron Elgoibarko Zarta klubeko arkulariek.
Lau Arkularik azalpenak eman zituzten, eta saio praktikoa egin zuten eskola-umeek, bai eta haien gurasoek ere. 11:00etan hasi eta 13:00ak bitartean jardun ziren frontoian, banan-banan, arkua hartu eta frontoiko ezker paretean jarritako ituetan eskegitako globoei tiraka. Bai ikasle, antolatzaile eta laguntzaileek balorazio positiboa egin zuten zapatuko jardunaldiaz.