Europako Kirolaren Herri Onenaren Urrezko Bandera jaso du Elgoibarrek Bruselan

Barren.eus 2019ko abe. 10a, 21:34

2019ko Europako Kirolaren Herri Onena izendatu zuten Elgoibar urrian, eta izendapenari dagokion Urrezko Bandera jaso du, gau,r Ane Beitiak, Bruselan, Europar Parlamentuan egin duten ekitaldian.

 ACES Europe (Federation for the Associations of the European Capitals and Cities of Sport) erakundeko Lehendakaria den Gian Francesco Lupatteliren eskutik jaso du Ane Beitiak Urrezko Bandera. Udaleko agintariek aditzera eman dute sariak "erreputazio" eta "bultzada" handia ematen diola Elgoibarri, "Elgoibar mundu mailako kirol-sektoreko foko sozial, politiko eta instituzionalean kokatuz". Alkatearekin batera, saria jasotzeko unean Blanca Larrañaga eta Iñigo Loiola zinegotziak, Ramon Mugika Udal Kirol Patronatuko zuzendaria eta Elgoibarko hautagaitza ebaluatu duen Kosice-ko Unibertsitateko (Eslovakia) ordezkaria ere igo dira saria jasotzera.

Zentzu horretan, Elgoibarko Udalak herriko kirol talde eta elkarteek egindako lana aitortu eta eskerrak eman dizkie. Izan ere, europar sari honen ospakizunari esker, mota askotariko jardunak abiarazi dira Elgoibarren eta azkenengo hilabeteetan, maila nazional eta nazioarteko mailan garrantzi handia duten lehiaketa federatu eta herri mailako lehiaketa ugari egin dira. "Esan daiteke, beraz, elgoibartarrek eurena sentitu dutela sari hau, eta kirolak udalerrian duen garrantzia azpimarratu dutela".

2019 12 10 elgoibar Urrezko bandera bruselan elgoibartarrak

2019 12 10 elgoibar ordezkariak bruselan europakokirolherri Urrezko bandera

∞Lotura duten albisteak: