Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 12 08 emakumeen xake txapekelketa elgoibar gradetanZubi-Ondo xake taldeak antolatuta, eta Udaleko Berdintasun Sailaren babesarekin, Createch Medical Emakumeen I. Xake Txapelketa jokatu zuten atzo, Aita Agirren. Hogei xakelari aritu ziren lehian, eta egungo Espainiako txapelduna den Sabrina Vega gailendu zen.

Sabrina Vega (Kanaria Uharteak, 1987) zen txapelketa irabazteko faborito argia, eta halaxe berretsi zuen. Vegak Xakeko Maisu Handi titulua edukitzeaz gainera, bost alditan irabazi du Espainiako txapelketa, eta duela gutxi eskuratu zuen azken titulua, azaroaren amaieran, Marbellan jokatutako txapelketan. Las Palmasko xakelariak Elgoibarko Naziarteko Xake Txapelketan ere parte hartu izan du. Emakumeen arteko lehian bera izan zen nagusi. Jokatutako zazpi partidatan zazpi puntu lortu zituen. Maria Goñi sailkatu zen bigarren postuan eta Cecilia Perezek egin zuen hirugarren. Xakelari elgoibartarrek ere hartu zuten parte, eta Mercedes Aja izan zen Elgoibarko Xake Taldekoen artean emaitzarik onena lortu zuena. 

 • Antolatzaileak pozik eta parte hartzaileak errepikatzeko gogoz
Txapelketaren antolakuntza ona nabarmendu dute parte hartzaileetariko askok eta antolatzaileak ere pozik daude, errepikatzeko gogoarekin daudela esan baitiete parte hartzaileek. Adin guztietako emakumeek jokatu dute elkarren aurka, Arai Esnaola 7 urteko elgoibartarra izan da gazteena, baina 70 urtetik gorako partaideak ere izan dira. Estreinako emakumeen arteko txapelketa izateaz gainera, jokatu duten lekua ere berezia izan da, aurreneko aldiz Aita Agirre Kulturguneko beheko solairuan jokatu baitzituzten partidak. "Ezin hobea iruditu zaigu lekua, herriaren erdian baidago, eta jende asko gerturatu da partidak ikustera, neskak horietako asko", esan dute Zubi-Ondo taldeko kideek. Udaleko Berdintasun Sailari eskerrak eman dizkiote txapelketa antolatzeko emandako laguntzagatik eta Sabrina Vega moduko goi mailako xakelari bat ekartzeagatik. Espainiako bi xake txapeldunek bat egin zuten atzo Aita Agirren, Donostiako Emakume Xakelariak taldeko Julia Gallego etorri baitzen Elgoibarrera. Gallegok 1979an irabazi zuen Espainiako Xake Txapelketa, Sabrina Vega artean jaiotzeke zegoenean. Elkar agurtzeko aukera izan zuten atzokoan, eta elkarrekin argazki bat ere atera zuten (beherago duzue).

*Argazkiak: Zubi-Ondo Xake Taldea.

2019 12 08 emakumeen xae txapelketa elgoibar aitagirren

2019 12 08 emakumeen xae txapelketa elgoibar aitagirren2

2019 12 08 emakumeen xae txapelketa elgoibar adinguztiak2

2019 12 08 emakumeen xae txapelketa elgoibar gaztetxoak

2019 12 08 emakumeen xake txapekelketa elgoibar eskuaeman

2019 12 08 emakumeen xake txapekelketa elgoibar mercedes aja sabrina vega

2019 12 08 emakumeen xae txapelketa elgoibar alaitz

2019 12 08 emakumeen xae txapelketa elgoibar arai

2019 12 08 emakumeen xake txapekelketa elgoibar irabazleak agintariekin

2019 12 08 emakumeen xake txapelketa elgoibar sabrina vega julia gallego espainiako txapeldunak

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza