Mintxetako atleta gazteak podiumera igo dira Ordiziako Txindoki krosean

Barren.eus 2019ko abe. 5a, 17:22

Gipuzkoako kros denboraldiko hirugarren proba jokatu zuten abenduaren 1ean Ordizian, Txindoki Krosa. Mintxeta atletismo taldeko hamabost atleta lehiatu ziren eta gustura itzuli ziren lortutako emaitzekin.

Ia 400 saltakarik parte hartu zuten Txindoki atletismo taldeak antolatutatako proban, Oianguko zirkuituan. 16 kategoriatan lehiatu ziren eta 11 lasterketa egin ziren guztira. Mintxetakoak pozik daude. "Emaitza interesgarriak izan genituen eta atletek oso gustora geratu ziren lokatzez beteriko zirkuitoan egin zituzten korrika saioekin", esan dute. Hossain Kaanache orioarra eta Ainhoa Sanz urretxuarra izan ziren azkarrenak seniorretan

Mintxetakoek lortu zituzten emaitzen artean, alebin eta infantil nesken taldeek lortu zituzten hirugarren postuak nabarmendu behar dira. Era berean, senior mailako hiru saltakarik ere hartu zuten parte Ordizian, denboraldi honetan estreinakoz. Hona Mintxetako atleten emaitzak:

  • Xuban Varona Azpirik 19.postua lortu zuen alebin mutilen mailan

Alebin neskek 3. postua lortu zuten taldeka, hona taldekide bakoitzak lortutako sailkapena:

  • Nerea Garate Oiarzabal 5. postua
  • Maialen Azkoaga Telleria 8. postua
  • Maite Gurrutxaga Osoro 21. postua
  • June Galeano Vela 30. postua
  • Paula Calvo Villalobos 44. postua

Infantil neskek 3. postua lortu zuten taldeka, hona taldekide bakoitzak lortutako sailkapena:

  • Ane Aguirregomezcorta Garcia 9. postua
  • Laiene Iraolagoitia Arrillaga 11. postua
  • Helene Zubizarreta Altube 15. postua
  • Nora Treviño Aguirregomezcorta 19. postua

Infantil mutilak

  • Anwar El Hassouni 14. postua
  • Oier Arakistain Peñalba 28. postua

Gizonezkoen senior maila:

  • Mikel Aguirrebeña Iturbe 12. postua
  • Ioseba Tamayo Rojo 19. postua
  • Igor Torres Castilla 20. postua

2019 12 01 ordizia txindokikrosa mintxeta elgoibar seniorrak