Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 11 16 phoenix darts espania txap derry elgoibarElgoibarko Derry Darts taldeak makina elektronikoen modalitateko Phoenix Darts Espainiako dardo txapelketan hartu zuen parte, joan den asteburuan, Coruñan. Bizipen gazi-gozoekin itzuli dira Galiziatik, emaitza hobeak lor zitzaketela uste duten arren, 3.000 partaide izan dituen txapelketan lehiatzea esperientzia "aparta" izan dela-eta.

Joan den uztailaren 1ean Derry tabernan online jokatutako partidan lortu zuen Derry Darts taldeak Espainiako txapelketarako finalerako sailkatzea. Joan den azaroaren 14tik 16ra bitartean jokatu da Espainiako dardo txapelketako finala Coruñako Expocoruña aretoan. 180 dardo makina zeuden han, eta 3.000 dardo jokalari aritu dira lehian, banaka, bikoteka edo taldeka. "Banakako lehian ez genuen emaitza aipagarririk lortu, eta bikotekakoan 24. postuan sailkatu ginen Gorka Panizo eta neu. Gure kategorian 128 bikote lehiatu ziren", azaldu du Robrto Sanchez taldekideak. Taldekakoan bigarren txandan gelditu ziren kanporatuta. "Ez genuen gure maila eman eta sailkapen hobea lortzeko aukera genuela uste dugu, baina ez dauka atzera bueltarik, egina egina dago ...eta kitto. Hori bai, esperientzia aparta izan da eta ederki pasatu dugu elkarrekin. Mila esker babesa eman diguzuen guztioi; eta, bereziki Derry tabernari, Tereri eta Patricki eman diguzuen laguntza guztiagatik", esan du Sanchezek. 

Jurgi Casado, Igor Otamendi, Gorka Panizo, Gorka Redondo eta Roberto Sánchez dira Derry Darts taldeko kideak.

2019 11 16 phoenix darts espania txap derry elgoibar tokia acoruna

2019 11 16 phoenix darts espania txap derry elgoibar v1

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza