Kilimon Xake Taldeak antolatu du Uztargi Xake Azkarreko txapelketa, Uztargi tabernaren babesarekin, eta zabaldu dute izena emateko epea. Azaroaren 25ean hasiko da txapelketa.
Bi kategoria izango dira: 2008. urtea ondoren jaiotakoena bata, eta 2008. urtea baino lehen jaiotakoena, bestea. Parte hartzeko 653 715 375 whatsapp zenbakira idatzi behar da, edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora. Partidak hogeita bost minutukoak izango dira eta txapelketa bera azaroaren 25ean hasiko da.