Jon Astigarraga izan da azkarrena euritan jokatu duten Idotorbeko igoeran

Barren.eus 2019ko aza. 17a, 14:43

Ohi baino txirrindulari gutxiagok hartu dute parte Idotorbeko igoeran, denboraldia amaitutzat emana baitute txirrinduzale askok, eta azken asteetako euriteek ere ez dute errepidera irteteko aukera larregi eman. Jon Astigarragak (Eibar, 1999) ere hilabete baino gehiago zeraman bizikletan ibili gabe, eta aurreko asteburuan Behobia-Donostia korritu zuen, ordubete eta 19 minutuan. Gaur bera izan da azkarrena Idotorbeko aldapetan.

 Julian San Juanen Oroimenezko San Pedroko igoeraren 28. ekitaldia berezia izan da, urriaren 12an beharrean azaroaren 17an jokatu dutelako. Txirrindulari denboraldiari amaiera ematen dion proba izaten da berez, eta arrazoi gehiagorekin neguaren atarian jokatuta. Gaurko irabazleak, Jon Astigarraga Salas eibartarrak, uste du hori dela lagun gehiagok ez parte hartu izanaren arrazoia, bizikleta gainean ibiltzeko denboraldia amaitutzat emana dutelako txirrinduzale askok. Gaur irteera hartzera animatu direnen artean Astigarraga izan da igoera osatzen azkarrena. Eibarren bizi den arren, guraso elgoibartarra du Astigarragak. Hiru txirrindulari ailegatu dira elkarrekin azken metroetara eta esprint estuan erabaki da irabazlea. Jon Astigarragak gurutzatu du helmuga marra aurreneko postuan, 15 minutu eta 18 segunduko denbora eginda. Jon Ibarluzeak egin du bigarren, irabazlearengandik lau segundora eta Ibai Konde sailkatu da hirugarren postuan, 15:31ko denbora eginda.

Aipamen berezia merezi du Master 50 mailan lehen postua lortu duen Iñigo Ortuostek, atzo Karakateko igoeran ere hartu baitzuen parte. Meritua dauka kirol desberdinetako bi probatan bi egunetan jarraian lehiatzeak; eta oraindik meritu handiagoa izan duten eguraldia izanda.

  ARGAZKI-BILDUMA: Idotorbeko igoera

2019 11 17 idotorbe sanpedro igoera jon astigarraga jon ibarluzea esprinta barren elgoibar

Sailkapena:

  1. Jon Astigarraga 15:18 
  2. Jon Ibarluzea 15:22 (23 urtez azpikoetan lehena)
  3. Ibai Konde 15:31
  4. Antonio Cid 15:45 (1. postua Master 40 mailan)
  5. Asibar Iralaolagoitia 15:52
  6. Gorka Agirrezabalegi 16:00 (1. postua Master 30 mailan) 
  7. Beñat Fernandez 16:40 (1. postua Kadete mailan)
  8. Xabier Saizar 17:15
  9. Iñigo Ortuoste 17:42 (1. postua Master 50 mailan) 
  10. Ander Gutierrez 18:07
  11. Ander Ordoño 18:24
  12. Jokin Amorrosta 18:26
  13. Iban Rogel 20:06
  14. Asier Loidi 20:32
  15. Peru Alberdi 20:42
  16. Gorka Mir 20:50

•Azken urteetako irabazleak: