Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 29 gizaprobataldeamendaroGipuzkoako giza proba txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten domekan Errezilgo Gernika plazan. Itziarko Andutz taldeak irabazi zuen proba eta Mendaroko TopeNatxiok taldeak lortu zuen bigarren postua. Emaitza honi esker, ligaxka eran jokatzen diharduten txapelketako lidergoa eskuratu du Mendaroko taldeak. Txapelketaren final nagusia Elgoibarren izango da uztailaren 18an.

 Itziar, Berrobi, Deba eta Mendaro dira lau saioz osatutako ligaxkan parte hartzen ari diren taldeak. Mendaron jokatu zuten lehen jardunaldia maiatzaren 30ean eta Berrobiko taldea nagusitu zen. Zinta bakarreko aldea atera zien orduan Berrobikoek etxekoei.

Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldia Errezilen jokatu zuten joan den domekan. Hogei minutuan aritu ziren lanean 950 kiloko harriarekin. Debako taldea plazaratu zen lehena eta 59 plaza eta erdi egin zituzten. Plazaratzen bigarrenak berrobitarrak izan ziren eta ia-ia 61 plaza egin zituzten. Mendaroarrek aise gainditu zuten marka hori eta 65 plaza eta hiru metro egin zituzten. Itziarko taldea izan zen plazara irteten azkena eta aurreko guztien lanak hobetu zituzten, 65 plaza eta erdiko markarekin.

Bigarren jardunaldia jokatu ostean, Mendaro eta Berrobi berdinduta daude sailkapen nagusiko lehen postuan, seina punturekin, baina mendaroarrak aurretik daude Berrobikoari ateratzen dioten lau plazako aldeari esker. Itziarrek bost puntu dauzka eta Debak hiru puntu. Hain zuzen ere, Deban jokatuko da hirugarren jardunaldia, uztailaren 3an. Frontoi zaharrean izango da dema 21:00etan hasita, eta sarrera doan.

• Azken saioa Elgoibarren
Txapelketaren azken saioa Elgoibarren jokatuko da uztailaren 18an. Sigmako probalekuan izango da (18:00).

2015 06 28 gizaprobakmendaro urolakostahitza

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza