Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 26 maitemaiorachamonix fotoiosuNazioarteko Mendi Lasterketen Federazioak (ISF) antolatuta, kilometro bertikalen Europako Txapelketa jokatu zuten barixakuan Chamonixen (Frantziako Alpeak). Maite Maiora mendaroarrak hirugarren postua eskuratu zuen.

Maite Maiorak ondo ezagutzen ditu Mont-blanc-eko kilometro bertikaleko malda pikoak, orain bi urte bosgarren postua eskuratu zuen-eta han bertan jokatu zen kilometro bertikalen munduko txapelketan. 43 minutu eta 31 segundoan egin zuen orduan 3,8 kilometroko igoera gogorra (ikusi ibilbidea). Joan den ostiralean jokatu zen Europako txapelketan denbora oso antzekoa behar izan zuen, segundo bat gutxiago, hain justu ere. Denbora horri esker, podiumaren hirugarren kaxoira igo da oraingoan. Kilometro bertikalen Espainiako txapelduna den Paula Cabrerizo madrildar gazteak irabazi zuen proba, 41:11ko denborarekin. Kilometro bertikalen egungo munduko txapeldunari, Laura Orgue kataluniarrari, 18 segundoko aldea atera zion Cabrerizok.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza