Leire Garate omendu zuen Sanlok arraunean lortutako garaipenengatik

Barren.eus 2019ko aza. 13a, 11:39

Sanloko jokalaria izana dela-eta, Leire Garate Orioko arraunlaria omendu zuen Elgoibako eskubaloi taldeak aurreko asteburuan, Olaizaga kiroldegian.

Donostian, Kontxako estropada prestigiotsuan irabazitako bandera ekarri zuen Leire Garatek Olaizaga kiroldegira, Sanlok egin zion omenaldira. Sanloko kideen txaloak eta oroigarriak jaso zituen senior emakumezkoen Lauko taldeak Usurbilgo taldearen aurka jokatu zuen partida hasi aurretik egin zuten ekitaldian. Gero, banderarekin eta Laukoko jokalari eta entrenatzaileekin argazkia atera zuen Garatek.

2019 11 09 omenaldia sanlo leiregarate arraunlaria orio banderagaz arg sanlo