Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 11 12 bolariak sanmigel elgoibar eh txap idotorbe 3jardunaldiaSan Migel taldeko bolariek erakustaldia eman zuten Euskal Herriko txapelketako azkenaurreko jaurtialdian, Idotorbeko bolatokian. Lau bolari elgoibartar sailkatu ziren lehen bost postuetan.

 Eguraldi euritsuari aurre eginez, 61 bolari batu ziren joan den zapatuan Idotorbeko bolatokian, Euskal Herriko hiru txirlo txapelketako hirugarren jardunaldia jokatzeko. San Migel taldeko Angel Ibarluzea gailendu zen, bost txirlo botata. Unai Loiola sailkatu zen bigarren, lau txirlo botata eta Jose Antonio Nuñez eibartarra sailkatu zen hirugarren postuan, hau ere lau txirlo botata. San Migel taldeko bi bolari, Iker Izagirre eta Xabier Loiola sailkatu ziren, hurrenez hurren, laugarren eta bosgarren postuetan.
Idotorben lortutako puntuei esker, Ibarluzeak ia eskura dauka Gipuzkoako Bolari Onenaren saria. Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketetan botatako txirloak batzen dira sailkapen horretan, eta Ibarluzeak 44 bota zituen irabazlearen txapela jantzi zuen Gipuzkoako txapelketan eta hamar txirlo bota ditu orain arte, Euskal Herriko Txapelketako lehen hiru jardunaldietan. Xabier Loiola dago bigarren postuan, 48 txirlorekin.
Euskal Herriko Txapelketari dagokionez, Xabier Loiolak jarraitzen du lehen postuan, lehen bi jardunaldiak irabazi eta Idotorbekoan bosgarren egin eta gero, 17 txirlorekin. Jose Antonio Nuñez soraluzearra dago bigarren, 11 txirlorekin. Azken jardunaldia zapatu honetan, azaroaren 16an, jokatuko dute Markina-Xemeingo Uhagon bolatokian.

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza