Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 26 nahasteborraste larizElgoibarko institutuak gonbidatuta diplomak banatzera Herriko Antzokira joan behar zuen Iñigo Larizek Nahaste Borraste proba amaitu eta bat. Ez dakigu zeukan presagatik izan den ala sasoi betean dagoelako, baina sekula baino azkarrago amaitu du proba, eta 11 segundoan ondu du berak 2012an ezarri zuen errekorra. 17 minutu eta 50 segundoan ezarri du errekor berria. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez izan da azkarrena. (argazki biduma eta sailkapena dauka)

Kirol proba garrantsitsuetan parte hartzera ohituta dago Lariz, baina herrikoak ere oso estimuan ditu eta ahal badu ez du hutsik egiten Karakateko igoeran edo Nahaste Borrasten. Gaur, baina, diploma banaketa batean parte hartu beharra zeukan Nahaste Borraste jokatzen zen ordu berean. Bi lekutan batera egotea Jainkoaren eskumena baino ez dela esan ohi da. Bietan batera ez, baina lehenengo batean eta gero bestean egotea lortu du Larizek. Erakustaldia emanez irabazi du Nahaste Borraste eta 17:50eko denboran ezarri du errekor berria. Probaren amaieran ezin izan du sari banaketa ekitaldira gelditu eta, Herriko Antzokira ere, ziztu bizian joan da diplomak banatzera. Ion Garate sailkatu da bigarren postuan, 18:16ko denboraekin; eta, Asier Murua izan da hirugarren (18:38). 

57 lagunek hartu dute parte Kimetz elkarteak antolatu duen 31. Nahaste Borraste herri-proban, tartean hiru emakumek. Horien artean Ainhoa Lendinez izan da azkarrena, beste behin ere, 20:33ko denborarekin. Lendineztarren ahizpa gazteena, Nerea, heldu da helmugara bigarren postuan eta Sonia Polo ailegatu da hirugarren postuan. 

Sailkapena: XXXI. Nahaste Borraste -PDF

Kategoria ezberdinetako irabazleak - PDF

Argazki bilduma:

Azken urteetako irabazleak:

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza