Emakumeentzako xake txapelketa antolatu du Zubi Ondo xake taldeak

Barren.eus 2019ko aza. 7a, 12:57

Createch Medical Emakumeen I. Xake Txapelketa antolatu du Zubi Ondo Elgoibarko xake taldeak, Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailaren babesarekin, besteak beste.

Abenduaren 8an jokatuko da Aita Agirre Kulturgunean, 10:30ean hasita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, iparralderako zirkuiturako puntuagarria izango da txapelketa. Suitzar erara jokatuko dute, zazpi itzulitara; eta, 10 minutu jokalari eta partida bakoitzeko. Indarrean dauden Nazioarteko Xake-Federakuntzaren (F.I.D.E.) arauekin jokatuko dute.

Doakoa da izen ematea eta elgoibarchess@gmail.com helbide elektonikora idatzita edo 637 737 113 (Mikel) telefono zenbakira hots eginda eman daiteke izena. Egoibarko xake taldeak txapelketa ugari antolatzen ditu urtean zehar, baina neska eta emakume gutxik parte hartzen dute horietan, eta emakumeentzako txapelketa hau antolatuta parte hartzera animatu nahi dituzte. Adin guztietako emakumeek har dezakete parte.

2019 11 07 emakumeen xake txap elgoibar kartela