Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 11 05 hirutxirlo iruzubieta eh txap xabier loiola elgoibar tokikom 700x700Euskal Herriko Hiru Txirlo bola-joku txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute zapatuan Idotorbeko bolatokian, eta bolari elgoibartar bat ailegatuko da sailkapen nagusiko aurreneko postuan, Xabier Loiolak orain arte jokatu dituzten bi jaurtialdiak irabazi baititu.

 Lasturreko bolatokian jokatu zuten lehen jardunaldian lortutako garaipena errepikatu zuen Xabier Loiolak Iruzubietako bolatokian, Ziortza-Bolibarren jokatutako bigarren jardunaldian. San Migel taldeko bolari elgoibartarrak MX3T taldeko Lander Odiagarekin parrekoak egin eta gero irabazi zuen tiraldia. Irabazleak Solera Eibarrerak emandako ardo botila irabazi zuen saritzat eta Markina Xemeingo Larruz gazta bat ere zozkatu zuten parte hartzaileen artean. Guztira 70 bolarik hartu zuten parte.
 • Hirugarren jaurtialdia Elgoibarren
Bi garaipen eskuratuta, sailkapen nagusiko lider dago Xabier Loiola, baina bigarrengoarekiko aldea ez da handiegia, Odiaga baitago bigarren postuan, elgoibartarrak baino hiru txirlo gutxiago botata. Loiolak 14 bota ditu lehen bi jardnaldietan eta 11 Odiagak. Antonio Ibarluzea dago hirugarren postuan, 10 txirlorekin. San Migel taldeko Imanol Osoro eta Jabier Osoro seigarren eta hamargarren postuan daude sailkatuta, hurrenez hurren. Taldeka San Migel A taldea dago aurreneko postuan, 41 txirorekin, Azkoitiako Floreaga taldeak baino 8 txirlo gehiago. Bikotekako sailkapenean bi bikote elgoibartar daude sailkapen nagusiko lehen eta bigarren postuetan: Angel Ibarluzea eta Xabier Loiola eta Imanol Osoro eta Jabier Osoro.

Hurrengo jardunaldia, txapelketako azkenaurrekoa, Idotorbeko bolatokian jokatuko dute zapatuan, azaroaren 9an, 17:00etatik aurrera.

2019 11 05 hirutxirlo iruzubieta eh txap xabier loiola elgoibar 1

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza