Sanlok Gurutze Gorriari eman dio Bingo Solidarioan batutako dirua

Barren.eus 2019ko urr. 23a, 10:11

Irailean egin zuten Sanlobeerfest garagardo azokaren barruan Bingo Solidaroa egiten du urtero Sanlo eskubaloi taldeak, eta batu zuten diruaren zati bat (%60a), 610 euro, Elgoibarko Gurutze Gorriari eman diote.

Sanloko arduradunek joan den urriaren 19an eman zioten txekea Gurutze Gorriko lagunei, Alcorta Forging Group taldeak Jacar San Antonio taldearen aurka jokatu zuen partida hasi aurretik.