Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 10 12 hard enduro elgoibar mario roman euskal federazioaMotor hotsek hartu zuten Idotorbe zapatuan, Urnobitzak antolatutako bi Enduro txapelketa jokatu baitzituzten: Euskadiko Enduro Txapelketa goizean; eta, Espainiako Hard Enduro txapelketa, arratsaldean.


Iraupen Enduroko Euskadiko Txapelketako azken proba puntuagarria, zazpigarrena, izan zen goizean jokatu zutena. Enduroa motocross eta trialaren arteko nahasketa modukoa da. Motocrossaren abiadura trialaren teknikarekin nahasten da. Zirkuitu batean egiten da, eta zehaztutako ibilbidea denbora jakin baten barruan egin behar da. Erresistentzia proba da. Elgoibarko Urnobitza Kirol Klubak 30 kilometro inguruko ibilbidea prestatu zuen Idotorbeko eta Aiastiako mendietan. Bi itzuli eman behar zizkioten, eta itzuli bakoitzean erlojuaren aurkako bost minutuko bi proba osatu zituzten zirkuitu batean. Guztira 120 moto gidari lehiatu ziren, eta Mario Roman (Madril, 1990) gailendu zen. Markos Beraza pilotu nafarra sailkatu zen bigarren postuan eta Josu Artola moto gidari amezketarra sailkatu zen hirugarren lekuan. Senior mailako Saria kategorian Iban Ibarra gailendu zen, Armando Ugarte izan zen onena beteranoen mailan, eta 23 urtez azpiko moto gidarien artean Asier Larrakoetxea (Trofeo Saria) eta Carlos Gutierrez izan ziren irabazleak. (ikus sailkapen osoa -PDF-)

 • Mario Roman munduko txapeldunaren erakustaldia
Arratsaldean jokatu zuten Espainiako Hard Enduro Kopako azken proba puntuagarria, hirugarrena. 66 moto gidarik hartu zuten parte eta goizean lortu zituzten postuen arabera erabaki zen irteerako ordena. Muturreko enduroan ohikoa den moduan, gutxik lortu zuten proba bukatzea, 24 gidarik, hain justu ere. Bi ordu eta erdian lehiatu ziren Urnobitzakoek prestatutako zazpi kilometroko zirkuito gogor eta teknikoan. Lau pilotuk bakarrik lortu zuten zirkuitoari bost itzuli ematea, eta horien artean Mario Roman izan zen azkarrena. Bi ordu, hamar minutu eta segundo bat behar izan zituen Muturreko Enduroan munduko txapelduna den madrildarrak. Romanek 24 minutu eta 37 segundoan osatu zuen bere itzulietan azkarrena. Sherco Racing taldeko moto gidaria 125 zentimetro kubikodun motoarekin lehiatu zen gainera, zilindrada txikiko motoak muturreko endurorako eraginkorrak eta fidagarriak direla erakutsi nahi baitzuen, eta halaxe egin zuen. 19 minutuko aldea atera zion bigarren postuan sailkatu zen Josu Artola amezketarrari, eta 35 minutukoa hirugarren egin zuen Alberto Aramburu tolosarrari. Peru Irazola sailkatu zen laugarren postuan. Espainiako Hard Enduro Kopako lider ailegatu zen Ivan Pueyo kataluniarra seigarren postuan sailkatu zen Idotorben, eta hortaz, Mario Romanek irabazi du Espainiako Kopako sailkapen nagusia. (ikus Elgoibarko sailkapena -PDF-)

Mario Roman orain dela hilabete batzuk ere egon zen Elgoibarren, Urnobitzakoek gonbidatuta, motozalei ikastaroa bat emateko.

2019 10 12 hard enduro elgoibar mario roman euskal federazioa 1

2019 10 12 enduro erlgoibar idotorbe urnobitza

2019 10 12 enduro erlgoibar idotorbe urnobitza 1

2019 10 12 enduro erlgoibar idotorbe urnobitza 3 mikel askasibar

2019 10 12 enduro erlgoibar idotorbe urnobitza 2 mikel askasibar

2019 10 12 enduro elgoibar idotorbe urnobitza Espainia txap

2019 10 12 enduro elgoibar idotorbe urnobitza Espainia txap 1

2019 10 12 enduro elgoibar idotorbe urnobitza Espainia txap 4

2019 10 12 enduro elgoibar idotorbe urnobitza Espainia txap 3

2019 10 12 hard enduro idotorbe elgoibar arg Espainiako federazioa

2019 10 12 hard enduro idotorbe elgoibar podium arg Espainiako federazioa

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza