Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 10 08 2016 06 26 cross country idotorbe elgoibar6Urnobitza Moto Klubak antolatuta, bi txapelketa jokatuko dituzte zapatuan Idotorbe ingurunean: goizez, Euskadiko Enduro Txapelketa izango da, eta arratsaldez, Espainiako Hard Enduro txapelketa.

 Kirolak, bi errobera gainekoak, guztiz hartu behar zuen asteburuan Idotorbe auzoa. Idotorbeko txirrindularitza igoera eta bi enduro txapelketa baitzeuden antolatuta urriaren 12rako. Azkenean, atzeratu egin dute txirrindularitza lasterketa, baina motor zaleek izango dute Idotorbera igotzeko aitzakiarik.

Urnobitza Moto Klubak bi enduro txapelketa antolatu ditu, eta Euskal Herriko eta atzerriko ehun bat motozale espero dituzte antolatzaileek. Goizeko saioan Euskadiko Enduro Txapelketa jokatuko dute. 9:30ean hasiko da proba Idotorben, eta 30 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute partaideek inguruko mendi eta lautadetan barrena. Puntu estrategiko puntuagarria Aiastian egongo dela aurreratu dute arduradunek. Arratsaldeko saioa, berriz, Espainiako Hard Enduro Txapelketa izango da. 16:30ean hasiko da, eta hau Idotorben bertan burutu beharko dute, 10 kilometroko zirkuitoan.
 • Mario Roman eta Sandra Gomez parte hartzaileen artean
Partaideen artean muturreko enduroan munduko txapeldun Mario Roman madrildarra eta Espainiako Trial modalitateko txapeldun Sandra Gomez madrildarra nabarmendu dituzte antolatzaileek. Mario Roman orain dela hilabete batzuk egon zen Elgoibarren, Urnobitzakoek gonbidatuta, motozalei ikastaroa bat emateko. Hauekin batera, Euskal Herriko, Kataluniako, Madrilgo eta Frantziako beste hainbat moto-gidari lehiatuko dira, tartean Adrian Ortiz de Zarate elgoibartarra ere bai. Mario Romanekin ikastaroan ikasitakoak praktikan jartzeko aukera izango du gidari elgoibartarrak.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza