Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 10 08 2018 10 12 idotorbe igoera elgoibar iker eskibel atzetik barrenUrriaren 12an jokatzen da urtero zikloturistentzako Julian San Juanen Oroimenezko San Pedroko igoera, baina aurten ez da hala izango. Trafiko baimenekin eduki dituzten arazoak medio, azaroaren 17ra atzeratu dute igoera antolatzaileek.

 Julian San Juanen Oroimenezko San Pedroko igoeraren 28. edizioa jokatu behar zuten zapatuan, urriaren 12an, baina azaroaren 17ra atzeratu behar izan dutela jakitera eman du Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak. Taldeko presidentea den Juan Ramon Bellonek argitu duenez, lasterketa jokatu ahal izateko baimenekin arazoak izan dituztelako hartu dute erabakia. "Horrelako probak antolatzerakoan neurri zorrotzagoak eskatzen dituzte orain eta zapaturako bete ezingo ditugunez, mugatuta jokatu baino, azaroaren 17ra atzeratzea erabaki dugu", azaldu du. Hasiberrien akatsa izan dela aitortu du. Izan ere, duela bi urtera arte Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa arduratzen zen proba antolatzeaz, baina iaz Lagun Taldeakoen arduran laga zuten zeregin hori. "Iazkoa izan zen guk bakarrik antolatutako aurrenekoa, baina prest laga ziguten ia dena, aurtengoan, ordea, ...ez dugu asmatu. Gaur bertan jakin dugu ezingo genuela proba antolatu, eskatzen dizkiguten baldintza guztiak ez ditugulako betetzen. Horrela ikasten da eta hurrengo urtekoa urriaren 12an jokatuko da berriro ere", esan du.

Iaz 58 txirrindularik hartu zuten parte, eta Iker Eskibel eta Amaia Urkidi gailendu ziren. Eskibel aretxabaltarrak jarraian lortzen zuen hirugarren garaipena eskuratu zuen, baina ez zuen ondu 2017an ezarri zuen errekorra: 13 minutu eta 17 segundo.

•Azken urteetako irabazleak:

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza