307 umek hartuko dute parte udako kirol jardueretan

Barren.eus 2015ko eka. 24a, 11:31

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatu dituen kirol ikastaroak hasi dira gaur. 307 haur eta gaztek hartuko dute parte gaurtik uztailaren 21era bitartean egingo dituzten jardueretan.

Kirol ikastaroetan 307 haur eta gaztek hartuko dute parte: kirol kanpusean 217 haur eta gaztek eman dute izena, goi mailako kanpusean, aldiz, 19k eta udako kirol kanpusean 198k. Horrez gain, zumbakrosfit ikastaroan 30 gaztek parte hartuko dute, aerobik txikian 20 haurrek eta igeriketa ikastaroetan 40k. kirol jarduera hauek Mintxetan, Olaizagan, IMH kiroldegian eta ikastolako frontoian egingo dituzte.

2015 06 24 kiroludalekuak1