Hamalau lagunek eman dute izena Ixa Rodriguezek gidatzen duen boxeo ikastaroan

Barren.eus 2019ko urr. 3a, 18:43

Udal Kirol Patronatuak antolatutako boxeo ikastaroak herritarren interesa piztu du, eta hamalau lagunek eman dute izena Ixa Rodriguez boxeolari profesionalak gidatzen duen ikastaroan.

 Ate irekien jardunadia egin zuten lehenik, interesatuek boxeoa zer den probatzeko, eta bertara azaldutako askok eman zuten gero izena ikastarorako. Martitzen eta eguenetan egiten dituzte saioak Olaizaga kiroldegian. El Bronx etxeak emandako boxeorako materiala ere zozkatu du Ixa Rodriguezek ikastaroko parte hartzaileen artean, boxeorako guanteak, besteak beste. Hona ikastaroko saio batean hartutako hainbat irudi
 • Bultzada Ixa Rodriguezen ibilbide profesionalean
Ixa Rodriguezek Espainiako txapelketa izango du hurrengo erronka bere ibilbide profesionalean. Asmo hori gauzatzeko, bost urterako kontratua sinatu berri du Madrilgo Promotion Boxing Kas boxeo sustatzaile enpresarekin. Espainiako garrantzitsuenetarikoa dela azaldu du soraluzearrak eta "pizgarri" handia dela bere hurrengo erronkarako, "minieuli pisu kategoriako Espainiako txapelketa irabaztea". Rodriguezek profesional mailan jokatu dituen lau borrokaldiak irabazi ditu orain arte, horietako bat Elgoibarren, Oksana Romanovaren aurka Olaizagan irabazi zuen borrokaldia.

2019 10 02 boxeo ikastaroa elgoibar ixa rodriguez

2019 10 03 boxeo ikastaroa ixa rodriguez elgoibar 3

2019 10 03 boxeo ikastaroa ixa rodriguez elgoibar