Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 20 sanlo eskubaloiegunaEskubaloiak hartu zituen Elgoibarko kaleak joan den zapatuan. Izan ere, eskubaloi egunak eta Sanlo festak bat egin zuten eskubaloi denboraldia amaitzeko. (argazkiak dauzka)

Sanlok antolatuta eskubaloiari loturiko hainbat ekitaldi izan ziren, joan den zapatuan, Elgoibarren. Eskubaloi eguna egin zuten goizean Kalegoen plazan, eta 80 neska-mutilek hartu zuten parte Sanlokoek antolatutako partidetan.  Eguerdian, berriz, 450 bat lagun inguru batu ziren Sanlo Festan. Sigmako aparkaleku estalian bazkaldu zuten eta bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten. Hamazortzi lagunek jaso zuten errekonozimendua. 

Federazioaren sariak

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak urtero banatzen dituen sarietan Bankoa Elgoibar kadete mutilen taldeak bi sari jaso ditu; Gipuzkoako txapeldun izateagatik bata, eta Kiroltasunaren saria bestea. Horrez gainera, taldeko jokalari Alejandro Beraza Santiagok Gipuzkoako goleatzaile onenaren saria lortu du.

•Argazkiak (sanlo.net)

2015 06 20 sanlofesta sarituak

2015 06 20 sanlofesta3

2015 06 20 sanlo eskubaloieguna2

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza