Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 21 rio de jneiro triatloia iñaki konde elgoibar helmuga 2Iñaki Konde Rio de Janeiron (Brasil) jokatu duten 70.3 half ironman (ironman erdia) triatloi proban lehiatu zen, domekan, eta bere adin tarteko (65-69) lehen postua lortuta (bera zen parte hartzaile bakarra), distantzia ertaineko Munduko triatloi txapelketarako sailkatzea lortu du. Taupon jokatuko da, Zeelanda Berrian. Kondek Rioko probaren kronika bidali digu Brasildik.

 Iñaki Konde Zubiaurre triatloilari elgoibartarraren denboraldiko helburu nagusia zen Rio de Janeiron korritu duen Ironman erdia, eta gauza guztiak uste eta prestatuta zituen moduan irten ez zaizkion arren, lortu du gehien gura zuena, distantzia ertaineko munduko triatloi txapelketara sailkatzea. Horretarako, bere adin tarteko (65-69) lehen postuan sailkatu beharra zeukan Kondek Rio de Janeiroko 70.3 half ironman proban, eta halaxe egin zuen, bere adin tartean proba amaitu zuen parte hartzaile bakarra izanda. 
Brasilgo triatloia sei orduz azpitik egiteko erronka jarri zion Kondek bere buruari eta hori lortzera bideratu zuen aurreko hilabeteetan egin zuen prestaketa lan guztia. Azkenean, sei ordu, 34 minutu eta 40 segundo behar izan zituen. Kondek azaldutakoaren arabera, eguraldiak izan zuen eraginik denbora hobeagoa ez egiteko. "Triatloia udarekin eta beroarekin lotzen dute askok, eta Rion izanda are gehiago, baina... usteak edi ustel! euria, haizea eta tenperatura freskoak aurkitu genituen-eta", esan du.

 • Erdi galduta igerian
Igerian 1.900 metroko ibilbidea osatu behar zuten eta olatu handi xamarren artean igeri egin behar izateaz gainera, euri lanbroaren erruz galduta ere ibili zirela une batzuetan dio Kondek. "Zaila zen erreferentziak topatzea. Eskerrak denok taldean gindoazela, taldeak ematen duen babesean. 53 minutu eta 31 segundoan egin nuen igeriko zatia, aurten distantzia horretako beste triatloietan egin izan ditudan denborak baino hamar bat minutu gehiago".

2019 09 21 rio de jneiro triatloia iñaki konde elgoibar 2019 09 21 rio de jneiro triatloia iñaki konde elgoibar bizikleta banderagaz 2019 09 21 rio de jneiro triatloia iñaki konde elgoibar bizikleta euritan 2019 09 21 rio de jneiro triatloia iñaki konde elgoibar antxitxika

 • Euria eta zoru irristakorra bizikletako zatian

Uretatik irten eta gero 90 kilometro egin zituzten bizikleta gainean. "Lehen 35 kilometroak lauak ziren eta bi mendate ziren ibilbideko zailtasun handienak, lau bat kilometro ingurukoak biak, eta %7ko bataz besteko pendizekin. Gorantz baino gehiago sufritu nuen beherantz. Errepidea zabala izan arren, zorua oso labaina zegoen euria egin zuelako, zaparrada ederrak tarteka. Hala, aldapa beheretan asko jaitsi nuen neraman batez besteko abiadura", azaldu du Kondek. Azken kilometroetan, berriz, itsasotik sartzen zen haizeak gogortu zuen txirrindulatzitzako zatia. "Haizearekin trakets moldatzen naizen arren, lortu nuen bukatzea. Hiru ordutik jaistea nahi banuen ere hiru ordu eta hamahiru minutuan osatu nuen bizikletako zatia".
Triatloiko azken 21 kilometroak antxitxika egin behar zituzten. "Bi ordu inguruan egitea zen nire burari jarri nion erronka, baina hor ere bi ordutik gora joan zen marka, bi ordu eta hamazazpi minutura, zehazki", Azkenean, espero zuena baino denbora okerragoan bukatu zuen triatloia, baina horri esker Zeelanda Berrian jokatuko den distantzia ertaineko munduko txapelketan lehiatzeko aukera izango du. 2020ko azaroaren 28an eta 29an jokatuko da Taupo hirian.

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza