Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 22 danobat xake irekia elgoibar zubiondo asmaolan lehen 5 sailkatuak barrenNazioarteko Danobat Irekiaren bigarren ekitaldia jokatu dute, atzo eta gaur, IMHko Asmaola eraikinean. Iaz moduan, Jaime Santos Latasa Leongo xakelari gaztea gailendu da, eta Armeniako Karen Grigoryan sailkatu da bigarren postuan.

 

Aurten ere goi mailako xakelariek hartu dute parte Zubi Ondo Elgoibarko Xake Taldean antolatutako Nazioarteko Danobat Irekian. Mailaren berri ematen du partida azkarren Espainiako xake txapelketa irabazi berri duen Enrique Tejedor xakelari kantabriarra ez dela pasa bosgarren postutik. Iaz, estreinako edizioan gertatu zen moduan, Jaime Santosek nagusitasunez irabazi du Nazioarteko Danobat Irekia. Jokatu dituzten bederatzi txandetan 8,5 puntu lortu ditu xakeko Maisu Handia den Santosek. Irabazleak oroigarria eta 500 euro jaso ditu saritzat.  Parte hartzaileen artean elo puntuazio handiena -2601 elo puntu- zituen Karen Grigoryan armeniarra sailkatu da bigarren postuan. Salvador Del Rio, egungo Espainiako txapelduna, sailkatu da hirugarren postuan, Dario Pena Duarte kolonbiarrak egin du laugarren eta, aurrez aipatu moduan, Enrique Tejedorrentzako izan da bosgarren postua. (ikus sailkapena)

Elo puntuazio handia duten xakelari horiekin lehiatzeko aukera izan dute Elgoibarko eta inguruetako hainbat xakelarik, horixe baita txapelketa honen berezitasun nagusienetarikoa, afizionatu zein profesionalentzat dela irekia. Guztira 61 xakelari aritu dira lehian bi egunetan (iaz 66 izan ziren).
Sari banaketa ekitaldian, txapelketa antolatzeko "ezinbestekoak" izan diren laguntzaileei eskerrak eman dizkiete Zubi Ondo taldeko kideek, eta hirugarren edizioa antolatzeko lankidetzarekin jarraitzea eskatu diete. Oroigarri bana eman diete Elgoibarko Udaleko, Danobat kooperatibako eta IMHko ordezkariei. Txapelketako babesleak dira lehen biak eta txapelketa jokatzeko Asmaola eraikina laga die IMHk.

ARGAZKI-BILDUMA: II. Nazioarteko Danobat Xake Irekia

∞Lotura duten albisteak:

2019 09 22 danobat xake irekia elgoibar zubiondo asmaolan cesar arriola jaime santos barren

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza