Iñigo Larizek eta Ainhoa Lendinezek garaipen berri bat lortu dute Nahaste Borrasten

Barren.eus 2019ko ira. 20a, 19:11

Nahaste Borraste probaren 35. ekitaldian 21 lagunek hartu dute parte eta Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez izan dira azkarrenak, beste behin ere.

 Kalegoen plazan gertatutako ezbeharraren ostean, bertan behera laga behar izan zuten Nahaste Borraste probaren 35. edizioa jokatu dute gaur herriko kaleetan, bero sargoriarekin, ia 30 graduko tenperatura egiten baitzuen. Iñigo Lariz ez zen parte hartzekoa ekainean egin behar zuten lasterketan, baina gaur irteeran agertu da proba honetako dominatzaile nagusia, eta bizikletako proba lasai antzean hasi badu ere, bera agertu da plazara aurreneko postuan, 25 kiloko zakua hartzera. Iñaki Goenaga ailegatu da Larizen atzetik bizikletako zatian. Zakua bizkar gainean hartuta eta antxitxikako azken proban zeraman aldea gizendu du Larizek, eta 48 segundoko tartea atera dio helmugan bigarren postuan sailkatu den Jon Larrañaga mendaroarrari. Larizek 18 minutu eta 51 minutuan osatu du proba eta Larrañagak 18 minutu eta 51 segundoan. Nahaste Borraste proban lortzen duen bederatzigarren garaipena da aurtengoa Larizentzat.

Hirugarren postuan Iñaki Goenaga ailegatu da, 19:01ko denborarekin. Iñigo Iturbek (19:51) egin du laugarren, Iñaki Gabilondok (20:05) bosgarren eta Nahaste Borraste sei alditan irabazitakoa den Martin Dominguez (20:12) sailkatu da seigarren postuan.
Emakumezko bakarrak hartu du parte, Ainhoa Lendinezek. 21 minutu eta 11 segundoan osatu du ibilbidea. Aurtengoa hamalaugarren garaipena du Lendinezek Kimetz elkarteak antolatzen duen proba herrikoian.

 Sailkapena:

  1. Iñigo Lariz (18:03)
  2. Jon Larrañaga (18:51)
  3. Iñaki Goenaga (19:01)
  4. Iñigo Iturbe (19:51)
  5. Iñaki Gabilondo (20:05)
  6. Martin Dominguez (20:12)
  7. Angel Quintana (20:41)
  8. Ioritz Leyaristi (20:42)
  9. Asier Basurto (20:46)
  10. Ainhoa Lendinez (21:11)
  11. Gorka Zebrian (21:23)
  12. Aitor Aranzamendi (21:32)
  13. Josu Agirregomezkorta (21:43)
  14. Beñat Bollar (22:04)
  15. Arkaitz Irureta (22:21)
  16. Iñaki Ulazia (22:21)
  17. Julen Etxeberria (23:06)
  18. Jose Ramon Cabello (23:13)
  19. Eduardo Uribe (23:26)
  20. Jose Miguel de la Peña (24:12)

∞Azken urteetako irabazleak:

2019 09 20 nahaste borraste elgoibar partehartzaileak

2019 09 20 nahaste borraste kimetz elgoibar palmaresa taula

2019 09 20 nahaste borraste elgoibar kimetz txapel kop