Gaur jokatuko dute Nahaste Borraste proba herrikoia

Barren.eus 2019ko ira. 20a, 11:46

 

Bertan behera laga behar izan zuten Nahaste Borraste gaur, hilak 20, jokatuko dute. Kimetz elkarteak antolatzen duen probaren 35. ekitaldia izango da. 19:00etan hasiko da Kalegoen plazatik. Izena emateko, Kimetz elkartera joan behar da, 17:00etatik 18:30ak bitartean. (Doan da izenematea).

Partaideek hiru probatan lehiatu beharko dute: zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan lehenengo, ondoren 400 metro egingo dituzte antxitxika 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta (15 kilo emakumeek eta 16 eta 18 urte bitarteko gazteek, edo hala nahi duten artaide guztiek, antolatzaileei eskaera eginez gero), eta azkenik 1.500 metro.

∞Azken urteetako irabazleak: