Mintxeta Atletismo Taldeak korrikalari herrikoientzako atal bat sortu du ELGO! taldearekin elkarlanean

Barren.eus 2019ko ira. 17a, 19:23

Federatu gabeko korrikalariak, lasterketa herrikoietan parte hartu-zaleak eta kirol honetan hasi berriak diren lasterkariak batu nahi ditu Mintxeta Atletismo taldeak saltakari herrikoientzako sortu duen atalean. Duela gutxi martxan jarri duten ElGO! Korrikalari Taldearekin elkarlanean gidatuko du proiektua.

 

"Korrika egiteak dituen onura fisiko, psikologiko eta sozialak aprobetxatzea da korrikalari herrikoentzako atala sortzearen helburu nagusia", esan dute Mintxeta atletismo taldeko arduradunek.
Konpetizioa atsegin dutenentzat, asfalto gainean zein mendian jokatzen diren lasterketetan parte hartzea aurreikusten dute, baina halako lasterketetan parte hartu nahi ez dutenentzako ere badago lekua taldean. "Kirolari hasiberriak erakartzea da gure xede nagusia, entrenatzeko lagun eta leku bat behar duten, eta euren esperientziak euren moduko beste lagun batzuekin partekatu gura dituzten antxitxikarientzako taldea izango da". azaldu dute. Ildo berean, kirol honetan lehen pausuak ematen ari diren emakumeak, "bakarrik zein taldean aritzen direnak", etakarri ahi dituzte bereziki taldera. Dituzten helburuak lortzeko euren esku dagoen laguntza guztia emateko prest daudela diote. 
 • Korrika egiteko arropa
Korrikalari herrikoien talderako ekipazio pertsonalizatuak egiteko lanean ari dira eta interesa duen orok, sare sozialen bitartez (facebook eta instagram) edo elgokorrika@gmail.com zein mintxeta@mintxeta.com helbideetara idatzita egin ditzake eskaerak.

2019 09 13 mintxeta elgo atletismo elgoibar logoak