‘Emakumeak eta kirola’ gaia landuko dute Jabekuntza tailerreko saioan

Barren.eus 2019ko irailaren 16a

Emakumeak eta kirola gai hartuta jardungo dira gaur, hilak 16, Jabekuntza Tailerrean. Kultur Etxeko gelan batuko dira hausnarketarako eta Loredi Salegik gidatuko du saioa.

Bi orduko saioa izango da, 18:00etan hasi eta 20:00ak bitartekoa, eta nahi duen orok parte hartu dezake, debalde. Azalpenak elebitan izango dira. Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du tailerra.