Elgoibarren Pelouse eskubaloi taldea sortu zutenak bazkari baten bueltan batu dira, 40 urte geroago

Barren.eus 2019ko ira. 16a, 09:34

Club Deportivo Elgoibarren babesean sortu zuten Elgoibarren eskubaloi taldea ere, Pelouse eskubaloia izenarekin. Zapatuan, taldea sortu eta 40 urte geroago, elkarrekin bazkaltzeko elkartu ziren talde hartako gehienak Zubiondo elkartean.

Iñaki Konde zen garai hartan C.D. Elgoibarko presidentea eta Jose Mari Oruesagastiren ekimenez sortu zuten eskubaloi taldea. Eskola kirolean eskubaloiko entrenatzaile ibilitakoa zen Oruesagasti eta Pelouse talderako batu zirenetako asko gaztetxotan bere jokalari izandakoak zituen. "Garai hartan futbola beste aukerarik ez zegoen Elgoibarren eta eskubaloi taldea sortu behar genuela esanez etorri zitzaigun Oruesagasti. C.D. Elgoibarren babesean sortu zuten taldea, Pelouse tabernako jabea zen Miguel Larrañaga Erretxindik jarritako diruarekin", azaldu du Vicente Rementeriak, Pelouse taldeko jokalari izan zenak [Pelouse sortu aurretik, Arrate eskubaloi taldean ere ibili zen Rementeria]. Taldea honako lagun hauek osatu zuten:

2019 09 14 Pelouse eskubaloia

Patxi Aranberri (entrenatzailea), Edelmiro Gonzalez (entrenatzaile /jokalaria) Vicente Rementeria, Mikel Jauregi, Juan Ramon Larrañaga, Esteban Larrañaga, Jesus Beraza Txuri, Francisco Javier Isasti, Jacinto Garcia, Julian Asensio, Jose Antonio Perez Bermeano, Cipriano Blanco, Pedro Barrenetxea, Salvador Barroetabeña Burgo, Karmelo Iriondo, Javi Arnedo, Jose Miguel Lejarazu, Rafa Rodriguez, Modesto Cid, Antonio Fernandez eta hilak dauden: Carlos Gonzalez Veloci, Pedro Jose Ansola Mauxi eta klubaren ordezkari lanak bete zituzten Luis Fernando Ayesta eta Javier Hidalgok.

Zapatuan, elkarrekin bazkaldu zuten Elgoibarren eskubaloiaren aitzindari izan zirenek, Zubiondo elkartean.