Leire Garate: “Arraunean neukan ametsa bete dut Kontxako Bandera irabazita”

Barren.eus 2019ko ira. 13a, 10:13

Euskotren Liga erakustaldia emanez irabazteaz gain, Kontxako Bandera preziatua ere irabazi du Leire Garatek (Elgoibar, 1988) Orioko traineruarekin. Donostian lortutako garaipena merezi duen moduan ospatu osteko biharamunean lortutako garaipenez, bizipenez eta arraunaz berba egin du Garatek BARRENeko kameraren aurrean. Hona Oriorentzat historikoa izan den denboraldiari buruzko bideo-elkarrizketa.

Bandera irabazteko faborito nagusia zen Orioko taldea domekan, eta ez zuen hutsik egin. Nagusitasun osoz irabazi zuten kanporaketa, Arraun Donostia bigarren sailkatuari 28 segundoko aldea aterata. Hegan egin zuten Kontxako Badian. Garatek Ondarrun eman zituen aurreneko pausoak, bateletan, eta 2011tik Orion dihardu arraunean (ikus 2012an BARRENen argitaratutako elkarrizketa -PDF-). Denboraldi historikoa izan da aurtengoa Orioko taldearentzat eta Leire Garaterentzat. Une hunkigarriak bizi izan zituzten bai arraunlariek eta baita arraun zaleek ere domekan Kontxan, memorian iltzatuta geratuko diren uneak.

2019 09 08 leire garate orio kontxako bandera elgoibar irati a

2019 09 08 leire garate orio arraunlaria familiagaz kontxako bandera