Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 10 karen grigoryan2 xakelaria armenia elgoibarIrailaren 21ean eta 22an jokatuko da Nazioarteko Danobat Irekian 55 xakelari daude izena emanda, oraingoz. Antolatzaileek jakinarazi dutenez goi mailako partehartzea izango du bigarren edizioak ere. Armeniako Karen Grigoryan eta iazko txapelduna, Jaime Santos Latasa, dira faboritoetako bi.

Elgoibarko Xake Taldetik aditzera eman dutenez, irailaren 19ra arte eman daiteke izena. Interesatuek honako helbidera idatzi behar dute, izenemate eskaera egiteko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Adin guztietako xakelariei dago irekia txapelketa, afizionatu zein profesionalentzat. Hala, xakelari afizionatuek nazioarteko xake maisuen aurka jokatzeko aukera izango dute, horixe baita txapelketa honen berezitasunetako bat. Dagoeneko 55 xakelarik eman dute izena.

Iaz, estreinako ekitaldian, 66 xakelari lehiatu ziren IMHko Asmaola eraikinean jokatu zuten txapelketan. Elo puntuazio altuena, -2574 elo puntu- zuen xakelaria gailendu zen, Jaime Santos Latasa Leongo xakelari gaztea. Aurten ere lehiakideen artean izango da Santos eta berriro irabazteko faboritoetako bat izango da. Ez bakarra, ordea. Besteak beste, Karen Grigoryan xakelari armeniarra izango du aurkari gogorrenetariko bat. FIDEren (Nazioarteko Xake Federakuntza) sailkapenean munduko 237. postuan dago 24 urteko xakelaria 2601 elo punturekin. "Abenduan Elgoibarren jokatzen den Nazioarteko Xake Txapelketara etortzen diren xakelari gutxik halako elo puntuazioa dauka armeniarrak", nabarmendu dute antolatzaileek.
Espainiako xake txapeldunek ere hartuko dute parte Danobat Irekian. Batetik Gabriel Del Rio egungo txapeldunak eta, bestetik, partida azkarren Espainiako xake txapelketa irabazi berri duen Enrique Tejedorrek ere eman du izena Elgoibarren jokatzeko.

∞Lotura duten albisteak:

2019 09 10 danobat xake irekia 2018 elgoibar asmaola

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza