Leire Garatek Kontxako Bandera irabazi du Orioko traineruarekin

Barren.eus 2019ko ira. 8a, 18:00

Euskotren Liga erakustaldia emanez irabazi ostean, Kontxako bandera irabazi du estreinakoz Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak. Donostiako badian hegan egin duen "Txiki" ontzian arraun egin du Leire Garate arraunlari elgoibartarrak.

 Orioko emakumezkoek garaipen historikoa lortu dute goizean, lehenengo aldiz irabazi baitute Kontxako bandera prestigiotsua. Donostiako uretan Orioko traineruan arraun egin dutenetako bat izan da Leire Garate (Elgoi8bar, 1988). Garatek Ondarrun eman zituen aurreneko pausoak, bateletan, eta azken urteak, 2011tik hona, Orion eman ditu arraunean, 2012an BARREN aldizkariari eman zion elkarrizketan azaltzen duen moduan.

Orio Babyautoko emakumeek nagusitasunez irabazi dute Kontxako banderakon bigarren jardunaldiko ohorezko txanda, eta sailkapen nagusian ia minutu erdiko aldea atera diote Donostiako traineruari, Arraun Lagunaki. Zehazki, sei segundoko aldea atera zion Oriok Arraun Lagunaki lehen jardunaldian, eta 28 segundoko aldea atera diete gaur. Nagusitasunez eskuratu dute estreinako Donostiako bandera dutena. 

Denboraldi apartari ginda jarri dio gaur Oriok, Euskotren Liga ere irabazi baitute aurtengo denboraldian, hori ere estreinakoz eta nagusitasunez: estropada bat ez beste guztiak irabazi dituzte.

Orioko herritarrek harrera hunkigarria egin diete txapeldunei, 19:00etan hasi den ekitaldian, eta arraunlariak banan banan irten dira irabazitako bandera astintzera, udaletxeko balkoira, eitb.eus-en honako bideoan ikus daitekeen moduan (Leire Garate 1.40. minututik aurrera ageri da bideoan). Honako beste bideo honetan, Orioko traineruaren poza ikus daiteke estropadako azken metroetan.

 ∞Lotura duten albisteak:

2019 09 08 kontxako bandera orio leire garate taldea banderagaz

2019 09 08 kontxako bandera orio leire garate trainerua portuan

2019 09 08 kontxako bandera orio leire garate

019 09 08 kontxako bandera orio leire garate taldea banderagaz balkoian karkara

019 09 08 kontxako bandera orio leire garate taldea banderagaz balkoian karkara 2

2019 09 08 leire garate arrauna euskotren liga irabazi