Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 05 2018 06 29 nahaste borraste elgoibar kalegoen j larraKimetz elkarteak jakinarazi duenez, irailaren 20an jokatuko da 35. Nahaste Borraste proba herrikoia. Joan zen ekainaren 28an zen jokatzekoa, baina egun horretan Kalegoen plazan gertatutako ezbeharraren ostean, bertan behera laga behar izan zuten.

Bertan behera laga behar izan zuten Nahaste Borrastea aurten egiteko lanean jardun du Kimetz Elkarteak azken asteetan. Atzo jaso zuten proba antolatu ahal izateko Herrizaingo Sailaren baimena, eta baiezkoa jaso ostean prestaketa guztiak martxan jarri dituzte antolatzaileek. Hala, Nahaste Borraste probaren 35. ekitaldia irailaren 20an jokatuko da, 19:00etan. 

Kimetzetik jakinarazi dutenez, ari dira berbetan ohiko parte hartzaileekin, proba herrikoian parte har dezaten, baina herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera.

Izena emateko, Kimetz elkartera joan beharko da, proba egunean, 17:00etatik 18:30ak bitartean. Doakoa da izenematea. Partaideek hiru probatan lehiatu beharko dute:zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan lehenengo, ondoren 400 metro egingo dituzte antxitxika 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta (15 kilo emakumeek eta 16 eta 18 urte bitarteko gazteek, edo hala nahi duten artaide guztiek, antolatzaileei eskaera eginez gero), eta azkenik 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute saltaka.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza