Finalak jokatuta amaitu da Lagunak Pilota Txapelketa

Barren.eus 2015ko eka. 19a, 06:43

Amaitu da Lagunak pilota eskolak antolatzen duen gaztetxoentzako pilota txapelketa. Atzo jokatu zituzten finalak Kalegoen plazako frontoian.

Azken asteetan hainbat pilotari gaztetxok hartu dute parte Lagunak pilota txapelketan. Atzo (ekainak 18) jokatu zituzten finalak Kalegoen plazan. Sei final jokatu zituzten guztira, aurre benjamin, benjamin eta alebin mailetan. Pilotariek bi multzotan banatuta jokatu dute txapelketa, eta horregatik jokatu zituzten kategoria bakoitzeko bi final, A eta B multzoei dagozkienak, hain justu ere.

Hala, aurre-benjamin mailako A multzoan, Beñat Basurtok 22-16 irabazi zion Ibon Viñari. B Multzoan, berriz, Iker Izagirrek 22-8 irabazi zion Peru Bereziartuari. Benjamin mailako finaletan, Gabriel Plazak 22-20 irabazi zion Haitzar Iraolagoitiari, eta Alex Berguak 22-17 Beñat Juradori.

Azkenik, alebin mailako finalak jokatu ziren. B multzoko finalean 22-21 irabazi zion Sanchezek Mayorari; eta A multzoko finalean Lukenek 22-17 irabazi zion Salegiri. 

2015 06 18 lagunakpilota finalak1

2015 06 18 lagunakpilota finalak2

2015 06 18 lagunakpilota finalakbolea

2015 06 18 lagunakpilota finalak4