Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 04 mintxeta atletismo taldea elgoibar2019-2020 denboraldia hastear dela-eta, Mintxeta Atletismo Taldera batu nahi dutenek orain dutela aukera jakinarazi du kirol taldeak.

Mintxeta taldeko kide izan nahi dutenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar dute edo 630 291 758 telefono zenbakira deitu, eta Danigatik galdetu. Elgoibar, Mendaro, Soraluze, Deba eta Mutrikuko umeei zuzendutako deialdia dela nabarmendu dute. Zortzi urtetik hasi eta senior-promesa mailara arteko atletek dihardute Mintxeta Atletismo Taldean. Atletismo taldekoen entrenamenduak astelehenetan, eguaztenetan eta eguenetan izango dira, 18:30etik 20:00etara, Mintxetan. Irailaren 9an hasiko dute denboraldia. 

Lasterketen egutegi bat daukate Mintxetakoek, ia igandero lasterketetan parte hartzeko aukera ematen duena. Hala ere, ez da derrigorrezkoa lehiaketetan parte hartzea. Mintxeta Atletismo Taldera batzen diren lagunek Mintxeta kirol gunera sartzeko aukera, eskolarteko kirol asegurua eta klubaren kirol arropa eskuratuko dituzte. Klubeko fitxa lortzeko %50eko beherapenak ere eskaintzen dituzte familia bereko bi kide edo gehiagok izena ematen badute.

2019 09 04 2018 09 08 mintxeta atletismo elgoibar entrenamendua 1

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza