Eskalada ikastaroan parte hartu nahi dutenen maila bereizteko proba egingo dute irailaren 19an

Barren.eus 2019ko ira. 4a, 12:36

Ume, nerabe, gazte zein helduentzako eskalada ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Izena ematen dutenen maila bereizteko probak egingo dituzte Olaizagako rokodromoan, irailaren 19an.

Proba saioa 17:00etan hasiko da, eta ikastaroko taldeen eta ordutegien banaketa proba horren arabera egingo dituzte antolatzaileek, maila antzeraka dutenak elkarrekin jarri nahi baitituzte ikastaroa eraginkorragoa izan dadin. Interesatuek Olaizaga kiroldegian eman beharko dute izena. Ikastaroaren prezioa (hilean) honako hau izango da: 16 urtera arte (abonatuak: 33 euro eta abonatu ez direnak: 38 euro), 16 urtetik gorakoak (abonatuak: 37 euro eta abonatu ez direnak 47,50 euro).

 • Boxeo ate irekien jardunaldia
Udal Kirol Patronatuak boxeo ikasaro bat ere antolatu du. Ixa Rodriguez boxeolari profesionalak gidatuko du, eta ikastaroa ezagutzera emateko ate irekien jardunaldia egingo dute irailaren 12an, eguena. Olaizaga Kiroldegian izango da, 18:00etan hasita. 8 urtetik gorako haur, nerabe, gazte eta helduek parte hartu dezakete ikastaroan eta Olaizaga kiroldegian eman daiteke izena. Ikastaroaren prezioa: 40 euro/hilean.

∞Lotura duten albisteak: