Elgoibar Europako Kirolaren Herria txapelketa jokatuko dute kadete mailako hamar eskubaloi taldek

Barren.eus 2019ko ira. 4a, 11:30

Elgoibar Europako Kirolaren Herria 2019 eskubaloi txapelketa jokatuko dute asteburuan, zapatuan eta domekan, Elgoibarren. Kadete mailako hamar taldek hartuko dute parte. Nesken bost taldeek Olaizagan jokatuko dute elkarren aurka, eta IMHn jokatuko dute mutilek.

Sanloko bi taldek hartuko dute parte, nesken arteko lehian batak eta mutilenean besteak. Neskek Errotabarri, Aiala Zarautz, Anaitasuna eta Castro Urdiales izango dituzte aurkari. Mutilek, berriz, Pulpo, Aiala Zarautz, Anaitasuna eta Castro Urdiales taldeen aurka jokatuko dute. Inguruko eta urrunagoko eskubaloi taldeek harrobiarekin egiten diharduten lana ezagutzera eman eta zale elgoibartarrei "kalitatezko" eskubaloia gerturatzea da txapelketa antolatzeko helburuetako bat, Sanlotik jakinarazi dutenez. Guztira hogei partida ikusteko aukera izango da irailaren 7an eta 8an IMH eta Olaizaga kiroldegietan. Gainera, zapatuan, Alcorta Forging Group senior gizonezkoen Sanloko talde nagusiak Anaitasunaren aurkako partida jokatuko du Olaizagan, 20:00etatik aurrera. Hona hemen kadete mailako txapelketako partiden ordutegia:

 ♦ Neskak, Olaizaga kiroldegian (irailak 7)

  • 9:30 Sanlo - Errotabarri
  • 10:30 Zarautz - Anaitasuna
  • 11:30 Castro Urdiales - Sanlo
  • 16:00 Errotabarri - Zarautz
  • 17:00 Anaitasuna - Castro Urdiales
  • 18:00 Zarautz - Sanlo

 ♦ Mutilak, IMH kiroldegian (irailak 7)

  • 9:30 Sanlo - Pulpo
  • 10:30 Zarautz - Anaitasuna
  • 11:30 Castro Urdiales - Sanlo
  • 16:00 Pulpo - Zarautz
  • 17:00 Anaitasuna - Castro Urdiales
  • 18:00 Zarautz - Sanlo

 ♦ Neskak, Olaizaga kiroldegian (irailak 8)

  • 9:30 Anaitasuna - Errotabarri
  • 10:30 Zarautz - Castro Urdiales
  • 11:30 Sanlo - Anaitasuna
  • 12:30 Errotabarri - Castro Urdiales

 ♦ Mutilak, IMH kiroldegian (irailak 8)

  • 9:30 Anaitasuna - Pulpo
  • 10:30 Zarautz - Castro Urdiales
  • 11:30 Sanlo - Anaitasuna
  • 12:30 Pulpo - Castro Urdiales

2019 09 04 kadete txapelketa eskubaloia kartela elgoibar sanlo udala