Hiru elgoibartarrek hartuko dute parte San Bartolome Eskubaloi Txapelketan lehiatuko diren kanpoko taldeetan

Barren.eus 2019ko abu. 28a, 12:49

Sanlok antolatu duen XVII. San Bartolome Eskubaloi Txapelketa jokatuko dute, barikuan eta zapatuan, Olaizaga Kiroldegian. Etxeko taldearekin batera, goi mailako lau talde lehiatuko dira txapelketan, eta hiru elgoibartarrek jokatuko dute horietan: Asier Urain, Ibai Perez de Albeniz eta Julen Urruzolak.

Asier Urainek Alarcos Ciudad Real taldean jokatzen du, Amenabar Zarautz taldeko jokalaria da Ibai Perez de Albeniz eta Julen Urruzolak Bidasoa Irun taldearekin jokatuko du. Azken honek, Julen Urruzolak (Elgoibar, 2002) Asobal Ligako txapeldunordearen entrenamendu saioetan parte hartuko du aurki hasiko den denboraldian, beste zazpi jokalari gazterekin batera, alabaina, lehiatu Alcorta Forging Group Sanloko senior taldearekin egingo da.

Ibai Perez de Albeniz (Elgoibar, 2000), berriz, Zilarrezko Mailan lehiatzen diharduen Zarautzko Amenabar taldeak fitxatu du. Bera da zarauztarrek denboraldi berrirako fitxatu dituzten bost jokalarietako bat.

2019 08 27 ibai perez albeniz sanlo eskubaloia amenabar zarautz

 • Bost talde
San Bartolome Txapelketan lehiatuko diren bost taldeak honakoak dira: Sanlo, Amenabar Zarautz, C.D. Bidasoa, Baionako Aviron Bayonnais eta Ciudad Realeko Alarcos taldea. Hona neurketen ordutegiak, txapelketa iragartzeko kartelean:

2019 08 27 san bartolome eskubaloi txap kartela elgoibar sanlo