Rezustak Zabaleta ordezkatuko du San Bartolome pilota txapelketan

Barren.eus 2019ko abu. 23a, 11:24

Joan den abuztuaren 19an aurkeztu zuen Elgobarko Udalak II. San Bartolome pilota txapelketa eta parte hartuko duten pilotariak izan ziren Elgoibarren. sasoi8 betean dabilen Jose Javier Zabaleta atzelaria zen horietako bat, baina ezin izango du jokatu eskuko minarengatik.

 Beñat Rezusta bergararrak ordezkatuko du Zabaleta, eta, beraz, ez du behera egingo txapelketaren mailak. Iaz hasitako bidetik bi jardunaldi izango ditu Aspe eta Baiko enpresek Elgoibarko Udalarekin elkarlanean antolatutako torneoak.
Abuztuaren 24an, San Bartolome Egunean, partida 18:00etan hasiko da Arteaga II - Larunbe eta Egiguren V - Bikuñaren arteko partiduarekin. Jarraian II. San Bartolome Pilota Txapelketaren finalerdia jokatuko da, non Irribarria eta Imaz, Bengoetxea VI eta Martijaren kontra lehiatuko diren. Bestalde, domekan, hilak 25, partidari 17:00etan ekingo zaio, EITBk zuzenean eskainiko baitu finala. Laso eta Arangurenek, P. Etxeberria eta Tolosaren kontra jokatuko dute. Ondoren, II. San Bartolome Pilota Txapelketaren finala ospatuko da. Zapatuko finalerdia irabazten duen bikotea sailkatuko da finalerako. Artola eta Rezusta izango dituzte aurkari finalean, zuzenean sailkatuta baitaude finalerako. Sarrerei dagokionez Kaia tabernan salduko dira: 30 € (egun bakoitzeko).
 • Txiki Eguneko pilota jaialdia
Txiki Egunean ere izango dira pilota partidak, 18:00etatik aurrera. Alde batetik, Mendizabal III-k eta Erostarbek, Bakaikoaren eta Etchegoinen kontra jokatuko dute eta beste alde batetik, Arretxe II-k eta Erasunek, Elordiren eta Garmendiaren kontra. Prezioa: 10 €.